Besiktas eta Anderlechten porrotak oso nabarmenak izan ziren, lehenengoa Dinamo Kiev-en aurka bere zelaian 1-4 eta bigarrena 0-3 Ajaxen aurka bere zelaian galdu egin zuen. Bayer Leverkusen 0-4 irabazi zuen Metalist Kharkiv eta Twentek 0-2 irabazi zuen Rubin Kazan. Benficak 2-1 irabazi zuen Stuttgart. Moskuko Spartak 2-3 irabazi zuen Basilea eta Lille eta PSV 2-2ra berdindu zuten. CSKA Mosku 0-1 irabazi zuen Salonican Necid-en golarekin. Liverpool eta Sporting Praga 0ra berdindu zuten eta Rangers eta Sporting Lisboa 1-1 berdindu zuten.
Villareal Napolesekin berdidu zuen 0-0 San Paolon. Eta azkenengo partida Sevillak Portoren aurka galdu zuen 2-3
Aste honetan lau Champions partida izan ditugu: Valencia 1-1 Schalke 04, Milan 0-1 Tottenham, Arsenal 2-1 Barcelona eta Roma 2-3 Shakhtar Donetsk.
Valencia 1-1 Schalke 04
Valenciak partida oso ona egin zuen, Schalkeren gola iritsi zen arte. 16. minutuan Soldadok gola sartu zuen Valencia aurretik jartzeko, baina 64. an Raul agertu zen partida berdintzeko. Azkenean partida berdinduta bukatu zuten eta Gelsenkirchen-en erabakiko da norgehiagoka.
Milan 0-1 Totteham
Milanek partida oso txarra egin zuen, erakusten Italiako nibela oso handia ez dela. Ezin du Italiako liderrak horrelako partida egin, hain anbizio gutxirenkin. Gomes, Totteham-eko atezaina, dena gelditu zuen eta Lennon-en jokaldi oso polit baten ondoren Crouch-ek gola sartu zuen. Partidaren nota txarrena Gattusori emango diot, Totteham-eko bigarren entrenatzailearekin eduki zuen gatazkarengatik.
Arsenal 2-1 Barcelona
Partida oso polita ikusi genuen Emirates Stadium-en, non Barça galdu egin zuen. Arsenal egin zuen partida apartekoa izan zen, Nasri oso ondo jokatu zuen eta Arshavin-en aldaketa partidua aldatu zuen. Villak sartu zuen Barçaren gola eta Van Persie eta Arshavinek Arsenalekoak.
Roma 2-3 Shakhtar Donetsk
Shakhtarrek Roma menderatu egin zuen, eta honela partida erdi irabazita utzi zuten. Rainieriren jokalariek gola lehenengo sartu zuten baina ukraniarrek 3 gol sartu eta partida irabazi zuten. Menez-ek gol oso polit bat sartu zuen 2-3a ipintzeko.