Kategoriak

Ongietorri

Ongietorria ematen dizuet blog honetara, espero dut denon artean ondo pasatzea!

martes, 15 de febrero de 2011

Bundesliga


Bayern Munich badago hirugarrena ligan, Hoffenheim-eri (8.) 4-0 irabazi eta gero.  Bayer Leverkusen bigarren jarraitzen du Eintracht Frankfurt-ri 3-0 irabazi ostean.

Allianz Arenan golak Mario Gomez (min. 2), Thomas Muller (min. 15) eta Robben (min. 63 eta 81) sartu zituzten. 84 segundo zeraman partidak, Robben eta Ribery-k jokaldi aparta egin eta gero Mario Gomez-ek bere ligako 17. gola egin zuen. Ordu laurdenera iritsi zirenean Muller, bigarren gola lortu zuen. Horrela joan ziren aldageletara, eta atsedenaldiaren ostean Robbenen bi golak iritsi ziren, lehenego betiko diagonala egin ostean eta bigarrena egundoko gola.

Leverkusenentzat, golak Simon Rolfes (min. 9), Renato Augusto (min. 32) eta Balitsch (min. 84) sartu zituzten. Michael Ballack ez zen izan titularra, Heynckes-en ustez ez dago oraindik bere maila onenean. 
Genselkirchen-en Schalke-a 1-0 irabazi zion Friburgo-ri, Farfan-en gola. Liderra Borussia Dortmund-a berdindu egin zuen bere partida Kaiserlauten-en aurka eta Mainz 05-ak galdu egin zuen 2-4 Coloniaren aurka, Lukas Podolski 2 gol sartu zituen. Hannover 4. da, Werder Bremen-ekin berdindu eta gero eta Mainz-en porrota ikusita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario